Hiru euskal film pantailaratuko dituzte asteburuan, Trintxerpen
Bistara! Euskal zinemaren saioak zikloa bueltan da, Pasaian. Urtero legez, Euskal Herrian filmatutako hiru ekoizpen eskainiko dituzte Trintxerpeko Alkateordetzan. Gaur ekingo diote jardunaldiei eta igandera bitartean film bana pantailaratuko dute 19:30ean.