Urteko azkenak, Kresala Zineklubean

Abenduan ere ez da tregoarik izango Donostiako Kresala Zineklubean, eta 2020ari amaiera emateko lau proiekzio programatu dituzte. Horietako bi, gainera, aste berean izango dira, Mane Cisneros programatzaileak jasoko duen VII. Kresala sariaren harira egingo duen emanaldia tarteko. Eta ordutegiak astez aste argituko dituztela zehaztu dute, osasun-neurrien eraginez.