Programatzaile gazteak heziko ditu Ikuspuntu jaialdiak

Ikuspuntu – Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak filmak programatzen ikasteko ikastaro bat antolatu du 15-19 urte bitarteko gazteentzat. Interesa dutenek urtarrilaren 19ra arte dute izena emateko aukera. Gazteak X Punto de Vista programako arduradunek 15 pertsona hautatuko dituzte taldea osatzeko.

By |2021-12-17T14:17:54+02:0017 abendua, 2021|

Zabalik da 2021eko Ikuspuntu jaialdian parte hartzeko epea

Zinema dokumentalaren Nafarroako jaialdirik garrantzitsuena den Ikuspuntu – Punto de Vistak 2021ko sail ofiziala osatuko duten filmak jasotzeko epea zabaldu du. 2018ko abuztuaren 1etik aurrera ekoitzitako nazioarteko lan dokumentalek izango dute lekua, eta izen-ematea festibalaren webgunearen bidez egin behar da, doan, irailaren 18ra bitartean.

By |2020-06-26T11:38:36+02:0028 ekaina, 2020|
Go to Top