Ikuska dokumentalen saila berreditatu du EKHEk
2007an Fernando Larrukert eta Nestor Basterretxearen Ama Lur lanarekin egin bezala, Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkarteak 70eko eta 80ko hamarkadetan Euskal Herriari buruz filmatutako Ikuska izeneko 21 film labur dokumentalen saila berreditatu du euskarri digitalean. Durangoko Azokan izango da eskuragai.