Begiradak II: ‘IKUSKA’ SAILA

Euskal zinemaren oinarriak errotzeko asmoz, Antxon Ezeizak eta Luis Iriondok ‘Ikuska’ dokumental sorta ondu zuten 1979 eta 1984 urteen artean. Ezeizak berak zuzendutako Erreferenduma kontsideratu izan da lehen obra, baina behin betiko sailetik kanpo geratu zen. 15 zuzendarik (amateurrak eta profesionalak) hartu zuten parte 20 film laburrek osatutako bilduman. Gizarte eta kultur gaiak jorratu zituzten sortzaileek beren lanetan, denak ere, teknikoki eta estetikoki pareko zirelarik.

By |2023-08-07T10:27:21+02:007 abuztua, 2023|

Euskadiko Filmategiak Antxon Ezeizaren funtsa gizarteratuko du

Erakundeak jakitera eman duenez, zinemagile donostiarraren funts dokumentala, bibliografikoa eta grafikoa katalogatu du, eta bere artxiboan kontsultatu ahalko dira, komunitate zientifikoaren esku ere utziz. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da. Donostia Zinemaldiarekin eta Elias Querejeta Zinema Eskolarekin lankidetzan katalogatu eta kontserbatuko du Euskadiko Filmategiak Ezeizaren (1935-2011) funtsa. Erakundeko zuzendaria den Joxean Fernándezek elkarlanaren garrantzia azpimarratu du prentsa-ohar bidez: “Ezeiza zinemagile, teoriko eta gure zinemagintzaren

By |2022-07-05T14:12:14+02:005 uztaila, 2022|

Pablo Maloren ‘Tarde para el recreo’ garaile Pasaiako IKUSKA jaialdian

Berezia izan da 2018ko Ikuska, Pasaian ospatzen duten film laburren jaialdia.  Hogeigarren edizio ospatuko zuten azaroaren 12tik 16ra, eta azken urteko film labur “onenak” pantailaratu zituzten Pasaiako barruti desberdinetako hainbat txokotan. Iragan asteburuan ospatu zuten sari banaketa ekitaldia, eta Pablo Malo zuzendaria narbamendu zen bereziki.

By |2018-11-21T12:38:21+02:0021 azaroa, 2018|

Martxan da IKUSKA 2017 film laburren jaialdia

  Joan den ostiralean, azaroaren 11an, abiatu zen Pasaiako Badiako Film Laburren Nazioarteko XIX.Erakustaldia, eta azaroaren 19ra arteko epean luzatuko dira bere emanaldiak. Urteak dira jaialdiak bere bidea egiteari ekin zionetik, eta egun sortzen duen interesak erakusten du oraindik ere erreferente dela bere espezialitatean.  114 herrialdetako 3000 proposamen inguru jaso dituzte lehen aldiz, tartean Afganistan, Hego Korea eta Filipinar jatorriko lanak. Hauetatik 69 izan dira hautatuak, eta IKUSKA

By |2017-11-20T12:28:22+02:0013 azaroa, 2017|

Koldo Larrañaga euskaltzale eta zinema ikertzailea zendu da

Koldo Larrañaga, (Azkoitia, 1923) apaiza, euskaltzalea eta euskal zinemagintzaren ikertzailea hil da, 94 urte zituela. Caiceco-Yuso (Araba) herrian 60 urtez jardun zuen apaiz, eta eskualdean euskara sustatzeko lan handia egin zuen. Euskal zinemaren artxibategi aberatsa osatu zuen etxean, eta Ikuska sailerako labur bat zuzendu zuen: Arabako herrien heriotza.

By |2017-08-24T11:32:10+02:0017 abuztua, 2017|

Mirentxu Loyarte eta Iratxe Fresneda, Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones jaialdian

Emakumezkoek egindako zinemaren ikusgarritasuna sustatzea du helburu Bartzelonan 1993az geroztik egiten duten Mostra Internacional de Films de Dones jaialdiak. 25. edizioa gaur bertan, ekainak 6, abiatuko dute, eta igandera arte luzatuko da. Besteak beste, Mirentxu Loyartereren eta Iratxe Fresnedaren lanak eskainiko dituzte.

By |2019-05-21T16:46:08+02:006 ekaina, 2017|

Juanba Berasategi zinegilea zendu da

Euskarazko animaziogintzan aitzindaria izan zen Juanba Berasategi (Pasaia, 1951) gaur goizean zendu da. 1985ean Kalabaza tripontzia, euskarazko animaziozko lehen film luzea, aurkeztu zuen, eta bere azkeneko lana Nur eta herensugearen tenplua izan da, Toti Martinez de Lezearen liburuan oinarritutakoa, aurki estreinatzekoa dena.

By |2017-05-10T09:25:26+02:0028 apirila, 2017|
Go to Top