Martxoaren 15ean estreinatuko da ‘Dardara’ filma

Berri Txarrak taldearen Ikusi arte (1994-2019) biraren jarraipena egin duen eta bandak nazioartean dituzten zaleen lagin bat erakusten duen Dardara filmak martxoaren 15ean ikusiko du argia, Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren (Punto de Vista) baitan. Marina Lameiro (Iruñea, 1986) aritu da zuzendari lanetan, eta Arena Comunicación eta Txalap.art dira ekoiztetxeak.