Zinegoak elkarteak ikusgarritasun lesbikoa aldarrikatuko du sarean

Zinegoak elkarteak eta Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak “eduki lesbikoa” duten film laburrak partekatuko dituzte sare sozialetan. Apirilaren 23an hasi zuten ekimena eta hilaren 26ra bitartean gauzatuko dute, Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunera arte hain zuzen ere.