Ikus-entzunezkoetako hizkuntza aniztasunaren erronkak aztertuko ditu 2deok

Ikus-entzunezkoen digitalizazio garaian, hizkuntza aniztasunak planteatu ditzakeen erronkak izango dira aztergai 2deo – Euskarazko Ikus-entzunezko Laborategiak irailaren 18an jorratuko duen topaketan. Azpitituluen erabilera eta bikoizketan jarriko dute fokua, herrialde desberdinetako gonbidatuen parte hartzearekin.