Gaur abiatu dute Zineleku programaren hirugarren edizioa
Hirugarren urtez ekingo diote gaur Zineleku Ikus-Entzunezko Udalekuen programa gauzatzeari. Gasteizen egingo dute egonaldia, gaurtik hasita abuztuaren 3ra bitartean, eta ikasleek jasoko dituzten lantegi eta ariketa praktikoez gainera, proiekzioak, hitzaldiak, kontzertuak eta performance irekiak eskainiko ditu egitarauak.