Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa antolatuko dute abenduaren 2an Eibarren
Lehiaketaren xedea emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea da. 62 udalerritako 371 lan aurkeztu dituzte aurtengo deialdira, bi kategoriatan banatuta: 12-17 urte arteko gazteek egindako 275 lan, eta 18-26 urte arteko gazteek egindako 96. Sari banaketa abenduaren 2an egingo dute, Eibarren.