Nafarroak eta Valoniak ikus-entzunezko elkarlana sustatuko dute

Nafarroak eta Belgikako Valonia eskualdeak memoranduma sinatu dute ikus-entzunezko industria sustatzeko asmoz. Puntako teknologia baliatu dute, aurrez aurre egon gabe, ekitaldi ofiziala gauzatzeko. Memorandumak hiru urteko iraupena izango du oraingoz, eta jardunbide egokiak zein inbertsioan, formakuntzan, talentuaren erakarpenean eta finantziazioan esperientziak partekatzeko balioko du.

By |2020-12-01T14:25:16+02:001 abendua, 2020|

Basqueguna topaketa urriaren 19an egingo dute, Bizkaia Aretoan

Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak eta Zineuskadik antolatuta, BASQUEGUNA jardunaldia ospatuko dute urriaren 19an (astelehena), Bilboko Bizkaia Aretoan. Seriesland eduki digitalen nazioarteko jaialdi eta merkatuaren baitan egingo dute, 11:00etatik 16:00etara, eta ikus-entzunezko sektorearen topagunea izatea du helburu.

By |2020-10-09T11:37:31+02:009 urria, 2020|

Kultura Eskola katalogoan proposamenak aurkez daitezke

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Departamentuak Kultura Eskola katalogorako proposamenak aurkezteko deialdia ireki berri du. Etorkizuna Eraikiz programaren baitako ekimena da, kulturarako sarbide unibertsala sustatzea, gazteen interes sortzailea garatzea, kultura ohiturak sortzea eta Gipuzkoako lurralde historikoko kultura sarea sendotzea helburu duena. Proiektuak aurkezteko azken eguna irailaren 15a izango da.

By |2020-07-29T09:08:27+02:0029 uztaila, 2020|

Bilboko Udalak ikus-entzunezko sektorea sustatzeko poltsa iragarri du

COVID-19-ari aurre egiteko neurrien ondorioz, kultur egitasmo guztiak bertan behera geratu dira epe labur eta ertainean. Bada, izandako ondorio esanguratsuei aurre egiteko asmoz, Bilboko Udalak, Arriaga Antzokiaren eta ZINEBI jaialdiaren bidez, #BilbaoAurrera planaren parte izanik, 101.640 euroz hornitutako poltsa iragarri du, eta funtsa, fikzioaz besteko lanak, bideoak eta obrak ekoizteko izango da. Proposamenak helarazteko azken eguna abuztuaren 31 da; ondoen baloratutako 6 proiektuak hautatuko dira.

By |2020-07-28T09:18:00+02:0028 uztaila, 2020|
Go to Top