Asteburuan egingo dute Arriolako X. Film Laburren Lehiaketa
24 ordu digitalean du izena Elorrioko Arriola Antzokian antolatzen duten ikus-entzunezko rallyak, eta 10. edizioa asteburu honetan, ostiraletik larunbatera, egingo dute. Bihar, azaroak 5, arratsaldeko 17:00etan jakinaraziko dute gaia antolatzaileek, eta parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte lanak leku berean aurkezteko.