Gasteizko Udalak aditzera eman du ikus-entzunezko laguntzen ebazpena

Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak ikus-entzunezko proiektuak garatzeko laguntza-deialdia abian zutela jakinarazi zuen iragan azaroan, eta urte berriarekin batera hiru film luze, lau labur, garapen bidean dauden beste hiru proiektu eta bi gidoiren sorkuntza babestuko dituztela iragarri dute. 100.000 euroko aurrekontua zuen deialdiak.