Filmen sustapenean eta publizitatean laguntzeko 2022ko deialdia zabaldu du Zineuskadik

Zineuskadi elkarteak fikziozko eta animaziozko film luzeak eta sorkuntza dokumentalak sustatzeko eta publizitatea egiteko laguntzen 2022ko deialdia kaleratu du, eta eskaerak egiteko epea maiatzaren 6an amaituko da. Aurrekontua 150.000 eurokoa da, eta proiektu bakoitzak, gehienez, publizitaterako eta sustapenerako egindako eta auditatutako gastuen % 50 jaso ahal izango du.

By |2022-04-07T09:05:42+02:007 apirila, 2022|
Go to Top