Zinea.eus-ek Ika Mizka egitasmoan parte hartuko du

https://youtu.be/IY0pIrBfGYA Gaztezulo aldizkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatzen duten Ika Mizka egitasmoaren laugarren edizioa joan zen abenduaren 3an jarri zuten martxan. Gazteak euskararen erabileraren garrantziaz jabetzea du helburu ekimenak, eta ikasturte honetako hirugarren saioa Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazio fakultatean, Aretxabaletan, egingo dute datorren asteazkenean, urtarrilak 27. Zinea.eus-eko lagunak ere bertan izango gara!