Ekainaren 26an egingo dute VII. Gidoi Ingurua

Ekainaren 26an, asteartea, egingo dute Donostiako PIA eraikinean (Zuatzu) Gidoi Inguruaren VII.edizioa. Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte profesionala eta IBAIA – Ikus –entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen eskutik, tartetxoa izango dute gidoien sorrerarako laguntza jaso duten proiektuek haiek ekoizteko interesa izan dezaketen ekoizleen aurrean euren lana aurkezteko.