MIPTV merkatuan izango da Basque Audiovisual
Eiken klusterrak jakitera eman duenez, MIPTVn, Ikus-entzuneko Eduki eta Eduki Digitalen Nazioarteko Merkatuan izango da aurten ere Basque Audiovisual marka. Euskal Herriko ikus-entzunezko sektore guztia ordezkatzeko jaio da Basque Audiovisual, eta izen horren pean aurkezten dira euskal ekoizpenak nazioartean. Azoka apirilaren 8tik 13ra bitarte egingo da, Cannesen (Frantzia).