Bilboko ikus-entzunezko sorkuntza sustatzeko deialdia zabaldu dute

Bilboko Udalak, Arriaga Antzokiaren eta ZINEBI jaialdiaren bidez, bertako ikus-entzunezko sektorea defendatu, sustatu eta babesteko asmoz, 50.820 euroko poltsa aurkeztu du Bilbao Aurrera 2021 planaren baitan. Fikziozkoak ez diren lanak, hiriko kulturaren eta turismoaren alorretako balioak nabarmentzen dituzten proiektuak, aurkeztu daitezke deialdira maiatzaren 15a baino lehen.

By |2021-04-21T11:01:34+02:0021 apirila, 2021|

Euskarazko Ikus-entzunezkoen Laborategia jarriko du Aldundiak Tabakaleran

Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskarazko Ikus-entzunezkoen Laborategia jarriko du martxan 2018an Tabakaleran, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusi Mikel Irizarrek iragan ostiralean, urriak 6, Hernaniko Orona Ideon egin zuten jardunaldian aditzera eman zuenez. Asteotan, gainera, nazioarteko eragileak eta haien ereduak ezagutzeko saioak antolatu dituzte, proiektuaren diseinuan laguntzeko.

By |2017-10-13T12:47:40+02:009 urria, 2017|

Lanabesa laguntzen araudia onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak ikus-entzunezko proiektuen ekoizpena eta zabalkundea sustatzeko Lanabesa izeneko diru-laguntzen araudia onartu du. Ikus-entzunezko atalak 175.000 euroko aurrekontua izango du, baina proiektu bakoitzak ezingo du 40.000 euro baino gehiago jaso. Ikus-entzunezko sorkuntza gipuzkoarra indartu nahi du hala Diputazioak.

By |2019-05-15T13:24:25+02:0031 abuztua, 2017|

Marianna Christofidesek egingo du ikus-entzunezko egonaldia Tabakaleran

2018an Tabakaleran egonaldi artistikoak egingo dituzten norbanako eta proiektuen zerrenda kaleratu dute, eta ikus-entzunezko proiektuei dagokienean, Marianna Christofides greziarraren OLYMP’S SHEDS hautatu dute. Alor guztietako egonaldiak egiteko 500 proposamen jaso dituzte aurten, iaz baino 77 gehiago.

By |2019-05-20T15:27:34+02:0026 uztaila, 2017|

Filmarket Hub plataformak proiektu zinematografikoak garatzen lagunduko dizu

Filmarket Hub webguneak ikus-entzunezko proiektuen finantzaketa online merkatua eskaintzen du. Sare-sozial funtzioa ere badu, egindako diseinuak eta lanak sektoreko profesionalek ikus baititzakete. Gaur egun, ikus-entzunezko sektorean diharduten profesionalek hainbat baliabide erabiltzen dituzte edukiak sortzeko eta proiektuen finantzaketa bermatzeko, hala nola, Sarea eta finantzaketarako lagungarriak diren antzeko beste baliabide alternatiboak. Honen aurrean, Andrea Giannone ekoizleak eta bere taldeak Bartzelonatik kudeatzen duten Filmarket Hub online plataforma martxan

By |2019-05-22T09:40:26+02:0025 apirila, 2016|
Go to Top