Bidaide eta epe berriak Etxebegiak zinema proiektuan
Etxebegiak proiektuak izandako harrera ona dela eta, film laburrak aurkezteko epea maiatzaren 10era arte luzatzea erabaki dute arduradunek. Horrez gain, jakinarazi dute Donostia Zinemaldiak, Kutxa Kultur Eureka! Zientzia Museoak eta Donostiako Aquariumak proiektuarekin bat egin dutela, eta sari berriak eskainiko dituztela.