Laguntza murrizketak pizgarri fiskalekin orekatzeko eskatu du IBAIAk
IBAIA Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak 2010 eta 2015 urteen artean EAEn ekoitzitako ikus-entzunezkoen azterketa egin du Ikertalderen bidez, ekoizpen zinematografikoak Euskadin duen eragin sozioekonomikoaren argazkia egiteko. Otsail hasieran aditzera eman zituzten ikerketaren emaitzak, eta hainbat ondorio adierazgarri jarri zituzten mahai gainean.