Zinemaldiko EiTB galan estreinatu dute ‘Ikusi arte’ telesaila
Atzo iluntzean, irailak 22, 69. Donostia Zinemaldiko EiTBren galan estreinatu zuten Pausoka ekoiztetxeak sortutako haur eta gaztetxoentzako proiektu berria: Irabazi arte. Javier Garcia de Vicuña da zuzendaria, eta neska nerabez osatutako futbol-talde baten gorabeherak ditu aztergai. Go!azen fenomenoaren ondorengoa izan nahi du, eta datorren urtean ikusiko du argia.