Mikel Zabalzari buruzko dokumentala osatzeko jaieguna abuztuaren 1ean
https://youtu.be/xhBKSy5bgn0 Abuztuaren 1ean Auritzberriko Urrobi industrialdean ekitaldiz beteriko jaieguna ospatuko dute Mikel Zabalzari buruzko Galdutako Objektuak dokumentala osatzeko dirua biltzeko. Bazkari herrikoiaz gain, Erramun Martikorenaren ikuskizunaz, Floren Nazabal eta Iñaki Azurmendi aizkolariez zein rock kontzertuez gozatzeko aukera izango da.