Asghar Farhadik gidatutako mintegia egingo du Nafarroako Filmategiak

Nafarroako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren lehen edizioaren aterkipean, zinemagintzara murgiltzeko ikastaroa antolatu dute Asghar Farhadi zuzendari entzutetsuaren gidaritzapean. Nazioarteko ospea duen profesionalaren irakaspen eta laguntzaz, film laburrak errodatuko dituzte partaideek. Otsailaren 18ra arte egongo da zabalik izen-ematea.

Egilea |2019-01-29T12:25:03+02:00urtarrila 29, 2019|

‘II. Gorputz Lekualdatuak’ zikloa egingo dute Azkuna Zentroan

Urtarrilaren 24an hasi eta otsailaren 7ra arte, II. Gorputz Lekualdatuak zikloa egingo dute Bilboko Azkuna Zentroan. Mugimenduan dauden gorputzen irudiak eta haien filmaketa izango ditu ardatz emanaldi-sortak, eta zikloarekin batera, Agertokiaren eta muntaketa-mahaiaren artean dantzan izeneko ikastaroa egingo dute martxoaren 21era arte.

Egilea |2018-01-25T14:18:57+02:00urtarrila 22, 2018|

Maider Oleagak fantasia-zinemaren inguruko ikastaroa eskainiko du Gasteizen

Ekainaren 7an, 14an eta 21ean Errealitatearen tolesturak, zinema garaikidearen fantasiazko joerak ikastaroa eskainiko du Maider Oleaga zinegileak Gasteizko Montehermoso Kulturunean. Zinema garaikidearen baitan, joera bat erakusten duten lanen arteko bideak identifikatzen ikasiko dute ikasleek, eta izen-ematea zabalik da jada.

Egilea |2019-05-17T15:41:28+02:00apirila 21, 2017|

Ikus-entzunezko lantegia egingo dute Tabakaleran Gabonetako oporraldian

Jendearen jakin-mina piztuko duen minutu bateko ikus-entzunezkoa egiteko gai al zara? Galdera horretatik abiatuta, bi asteko 60 segundu. Ikus-entzunezko lantegia antolatu du Tabakalerak 2016ko abenduaren 27tik 2017ko urtarrilaren 5era. Saioak goizetan egingo dituzte, 10:30etik 13:30era, eta izen-ematea doakoa da. Animatu!

Egilea |2016-12-29T16:50:43+02:00abendua 22, 2016|
Kargatu artikulu gehiago
Facebook
Twitter
YouTube
Instagram