Mikel Zumetak irabazi du III. Kritika Lehiaketa!

Aritz Sorzabali erreleboa hartuta, ekainetik aurrera Mikel Zumeta hondarribiarra izango da Zinea atariko kritikari berria. Josemi Beltran Giza Eskubideen Zinemaldiko eta Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Asteko zuzendariak, Iñaki Lazkano EHUko irakasle eta kazetariak, eta Ane Muñoz kazetari, zinegile eta scriptak osatutako epaimahaiak Koldo Almandozen Sipo Phantasma filmari egindako kritika goraipatu du.

By |2019-05-16T15:36:12+02:0029 maiatza, 2017|

Asier Abio: ‘La noche del virgen’

Zuzendaria: Roberto San Sebastian Urtea: 2016 Herrialdea: Euskal Herria  Ahaztu itzazu generoak… Ez du inporta beldurrezkoa bada, gore bada, komedia bada, euskalduna bada edo ez… Zure eginkizun bakarra zine aretoaren iluntasunean eseri ta bidaiatzen hastea da. Ze hau itzulerarik gabeko bidaia bat da, izakion alde ilunerako bidaia, zure imaginazioak bidaiatu ahal duen lekurik ezkutuenara doan bidaia eta oraindik ere bai. Ze badago harago joateko aukera. “La noche

By |2019-05-16T15:36:54+02:0015 maiatza, 2017|

Uxue Gaztelumendi: ‘Lasa eta Zabala’

Urtea: 2014 Herrialdea: Euskal Herria Zuzendaria: Pablo Malo 1983. Josean Lasa eta Joxi Zabala Frantzian desagertzen dira. Familien eta euren abokatuen etengabeko lanak estatu espainiarraren alde ilunena argira atera zuen. Kontatzen duen guztiak men egiten dio iraganeko eztabaida orainera ekartzeko ziurtasunari. Zauria mahai gainean uzten. Nahi izanez gero, azkenean ere gertatutakoa kontatzera ausartzeak derrigorrezko filmea bihurtzen du. Istorioa kontatzeko orduan, gertaeretatik ahalik eta gutxien urruntzen

By |2019-05-16T15:37:19+02:0012 maiatza, 2017|

Xabier Ortiz de Urbina: ‘Pedaló’

Zuzendaria: Juan Palacios Urtea: 2016 Herrialdea: Euskal Herria Zinemaren industriatik datozen aldarrikapen asko beti izan ohi dira filmen finantzaketarekin edo, oro har, kontu ekonomikoekin zerikusia dutenak: diru-laguntzak ez direla behar bestekoak, denbora gehiegi atzeratzen direla ordainketak, industriako langileen prekarietatea eta abar. Testuinguru honetan, teknologiak ia edozeinek irudiak filmatzea ahalbidetu du, kalitatezko bideoa egiten duten kamera digitalak direla medio. Fenomeno hauek, besteak beste, lurzoru bat erein

By |2019-05-16T15:37:33+02:0011 maiatza, 2017|

Mikel Zumeta: ‘Sipo Phantasma’

Zuzendaria: Koldo Almandoz Urtea: 2016 Herrialdea: Euskal Herria Atsegina bezain aztoragarria den soinu bat entzuten da, atzealdean; filma hasi denaren seinale. Pantaila ilun, sonar baten hotsa. Igortzen hasi da ontzi mamu batetik norbait, ezezaguna zaigun istorio baten hasiera. Hari zuriek zeharkatzen dute pantaila. Uhinak dira, taupadak. Bizirik dago, bizirik! Bram Stokerrek idatzitako eleberrian kapitainak itsasontziaren egunerokoan idatzitako hitzak izango dira irakurriko ditugunak, abian da bidaia. Oilo ipurdia sortzen duen

By |2019-05-16T15:37:47+02:0010 maiatza, 2017|

Mikel Yarza: ‘Sipo Phantasma’

Zuzendaria: Koldo Almandoz Urtea: 2016 Herrialdea: Euskal Herria Abiapuntua, korapiloa eta amaiera, egitura hori jarraitu ohi dute mundu zabalean arrakastatsu bilakatzen diren filmek. Badira, ordea, bestelako proposamenak plazaratzen dituzten sortzaile ausart eta apurtzaileak ere eta horien artean da Koldo Almandoz, Sipo Phantasma azken lanarekin euskal zinemagintzan leiho berriak irekitzea lortu duena. Untzi fantasman murgilarazten du Almandozek ikuslegoa, abiapuntu ezin misteriotsuagoa duen istorioan. Narratiba ez konbentzionala

By |2019-05-16T15:38:00+02:008 maiatza, 2017|

Ana Ruiz Gallardo: ‘Amama’

  Zuzendaria: Asier Altuna Urtea: 2015 Herrialdea: Euskal Herria Asier Altunak, zuzendari gipuzkoarrak, bere hirugarren film luze honetan bere lan guztietan aurkeztu dizkigun bi elementu nagusi uztartu ditu: tradizioa eta surrealismo sinbolikoa, bi mundu ezberdinen desorekaren ingurugiroan. Tradizioak, oinordetzak, familiak baserria dute oinarri eta ardatz, eta mundu modernoak belaunaldi berriak eta horiek mundua ulertzeko duten modua: Amaiak, alabak, irudi esperimentalen bidez, Gaizkak, atzerrira begira, baserritik

By |2019-05-16T15:39:54+02:008 maiatza, 2017|

Zigor Etxebeste Gómez: ‘Kalebegiak’

Zuzendariak: Koldo Almandoz, Asier Altuna eta Telmo Esnal, Luiso Berdejo, Daniel Calparsoro, Iñaki Camacho, Borja Cobeaga, María Elorza eta Maider Fernández, Isabel Herguera eta Izebene Oñederra,  Ekain Irigoyen, Julio Medem, Gracia Querejeta, Imanol Uribe Urtea: 2016 Herrialdea: Euskal Herria 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburua izan zen eta bizikidetzaren inguruan antolatutako proiektuen artean zineak ezin zuen hutsik egin. Batez ere, zeluloidetan blai dagoen hiri honetan. Askotan

By |2019-05-16T15:40:08+02:008 maiatza, 2017|

Gaizka Vidal Gonzalez: ‘Belarra’

Zuzendaria: Koldo Almandoz Urtea: 2002 Herria: Euskal Herria Unibertsitatean sartu bezain laster egin nuen topo Koldo Almandozen Belarra filmarekin. Ia idearik ere ez neukan ikus entzunezko munduari buruz, nire balorazioa “nahiko ona, gustatu zait” soil batetan hasi eta bukatu egin zelarik. Jada nabarmen gehiago elikatu dut burua honen balorazio aberatsago bat eman ahal izanez. Belarrak hiru pertsonaren goiz batetako istorioa kontatzen digu, bakoitzaren egitekoak erakutsiz,

By |2019-05-16T15:40:19+02:008 maiatza, 2017|
Go to Top