III. AMUA Hondarribiko Musika Film Laburren Jaialdia aurkeztu dute
Zinemaren eta musikaren arteko lotura naturala sendotzeko asmoa duen festibalak 2023ko egitaraua argitaratu du webgunean. Azaroaren 16tik 18ra bitartean ospatuko dute hirugarren edizioa, eta 10 film labur lehiatuko dira sail ofizialean.