Aritz Sorzabalek irabazi du II. Kritika Lehiaketa

Duela 30 urte estreinatu zuten 27 ordu (Montxo Armendariz) filmari egindako kritikari esker irabazi du Aritz Sorzabalek Zinea.eus atariko II. Kritika Lehiaketa. Mikel Arregi Euskadiko Filmategiko zuzendari ohiak, Juan G. Andres kultur kazetariak eta Oihana Maritorena aktoreak osatutako epaimahaia arduratu da, bigarren urtez, aurkeztutako lanak epaitzeaz.