Esleitu dituzte 2016ko Jaurlaritzako kultura sorkuntzarako diru-laguntzak
2016an zehar antzerki-testuak, zinema gidoiak eta musika-konposizioak egiteko dirulaguntzak banatu berri ditu Joxean Muñozek zuzentzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuordetzak. Guztira, 240.000 euro bideratu dira sormen kulturaleko produkziora: 142.200 zinemarako gidoiak sortzeko, 45.000 musika-konposizioetarako eta 52.800 euro antzerki-testuetarako. Saridunek, 2016 urtea izango dute beren sormen lanak gauzatzeko, eta bi zatitan jasoko dute diru-laguntza, bata hasieran, eta bestea lana burutzean. Saridunen artean, izen ezagun batzuk