Handia eta Errementari filmetako efektu bereziak hizpide Huhezineman

Huhezinema jaialdiaren 11.edizioan izango da Drama FX animazio enpresa donostiarra, euskal zinemagintzan azken urteotan egin diren filmen efektu berezien sortzailea. Urtero bezala, zinemarekin lotura zuzena duen gai baten inguruko masterclass bat antolatuko du HUEZIk jaialdi egunetarako, eta Efektu Berezien Goya saria irabazi dutela aprobetxatuta, bertan izango dira donostiarrak martxoaren 21ean. 2008an sortutako enpresa da Drama FX, eta neurrira eginiko edozein efektu sortzeko gaitasuna dutelako nabarmendu dira

By |2018-03-15T13:00:37+02:0015 martxoa, 2018|

Badator Hazparneko 6. Zinegin jaialdia!

Azaroaren 16tik 19ra, azken urteotako euskal ekoizpen interesgarrienak bilduko dituen Hazparneko Zinegin jaialdiaren seigarren edizioa egingo dute. Arrazoi komertzialengatik, ezingo dituzte urteko film ezagunenak ekarri, baina dokumentalen, animaziozko lanen eta fikzioen eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango da beste behin ere.

By |2017-11-24T12:06:42+02:008 azaroa, 2017|

Bihartik aurrera hasiko da Euskal Zinemaren Zinemaldia.cat jaialdia Bartzelonan

Bihartik, otsailak 9, otsailaren 25era luzatuko da Zinemaldia.cat, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen Kataluniako Euskal Zinema Jaialdia. Aurten hamabigarren edizioa egingo dute, eta euskal zinemagintzaren sektoreko hainbat izen esanguratsu erakarriko ditu Bartzelonara.

By |2017-02-23T15:14:20+02:008 otsaila, 2017|

2016ko mugarriak

“Urteko onenen” zerrenden garaian gauden honetan, gure edukien azterketa egitea erabaki dugu, atariko irakurriena zer izan den eta euskarazko zinemari dagokionean, 2016ko mugarriak zeintzuk izan diren ezagutzeko. Zer edo zer kanpoan geratuko zitzaigun, ziur, Top 10a osatu baitugu (ordenari erreparatu gabe). Baina hauxe da gure aukeraketa. Gozatu errepasoaz!

By |2017-01-09T12:04:36+02:0030 abendua, 2016|

Estreinaldiak: Abenduak 2

Igelak Patxo Telleriaren lan berria, Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan estreinatu ostean, zinema areto komertzialetara helduko da aste honetan. Gorka Otxoa Pelloren azalean sartuko da; banku sukurtsal batean lan egiten duen gizon gazte gupidagabea, eta iruzur ekonomiko bategatik atxilotuko dute. Dena den, epaitegitik ihes egitea lortuko du, eta Igelak ezizena darabilten etxegabetzeen aurkako kolektibo bateko kideekin bizitzen amaituko du, bere benetako nortasuna ezkutatuta. Proiektuan parte

By |2017-05-19T10:52:06+02:001 abendua, 2016|

‘Igelak’ abenduaren 2an helduko da zinemetara

Patxo Telleriak zuzendutako eta iragan 64. Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan estreinatutako Igelak filma datorren abenduaren 2an helduko da zinema aretoetara. Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea eta Gurutze Beitia aktoreek, besteak beste, hartu dute parte drama eta komedia uztartzen dituen musikaz jantzitako filmean.

By |2019-05-22T16:26:37+02:0025 azaroa, 2016|
Go to Top