Ekainaren 21ean egingo dute V. Gidoi Ingurua foroa
Eusko Jaurlaritzaren gidoien garapenerako laguntzak jaso dituzten proiektuak ekoizleen aurrean aurkezteko foroa da EHGEP Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak eta IBAIA Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak antolatzen duten Gidoi Ingurua saioa, eta aurtengo edizioa ekainaren 21ean, asteartea, egingo dute Zuatzuko PIA eraikinean, 10:00etatik aurrera.