Rotterdamgo zinema jaialdiko bost film eskainiko dituzte zuzenean Tabakaleran

Tabakalerako zinema aretoak bat egingo du, bigarren urtez, Rotterdamgo Nazioarteko Zinema Jaialdiarekin. Urtarrilaren 26tik 28ra, IFFR Live ekimenaren baitan, jaialdian proiektatuko dituzten bost film zuzenean ikusteko aukera izango da Donostian. Horrez gain, proiekzioaren aurreko eta ondorengo saioak ere zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.