Iruñean emango dute Ander Iriarteren ‘Karpeta Urdinak’ proiektua
Euskal Herrian eman diren totura kasuei buruzko Karpeta Urdinak dokumentala Iruñean ikusteko aukera izango da bihar, azaroaren 8an. Golem Baiona aretoak hartuko du emanaldia eta, ostean, zuzendariaren parte-hartzea izango duen solasaldia izango da.