Gidoiak idazteko lantegia egingo dute Tabakaleran, Miguel Machalskiren zuzendaritzapean

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerak film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako lantegia egingo dute martxoan, Miguel Machalskiren zuzendaritzapean. Tabakaleran izango da, martxoaren 22tik 24ra.