Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikus-entzule kopurua % 50 hazi da
Euskal estreinaldiek izan duten arrakastak ikus-entzuleak zinema aretoetara gerturatu dituela ondorioztatu du EZAE – Euskal Zinema Aretoen Elkarteak. Bidaiariak zinera! kanpainari esker, zinemazaleek bi euroko deskontu zuzena izaten ari dira euskal filmen sarreretan.