Filmak zaharberritzeko dirulaguntza plana aurkeztu dute Espainiako Filmategiak eta Akademiak
Espainiako Zinema Akademiak, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin (ICAA) lankidetzan, eta Espainiako Filmategiaren bitartez, hau da, ondare zinematografikoa zaintzeko, ikertzeko, dokumentatzeko eta zabaltzeko ardura duen Kultura Ministerioaren erakundearen bitartez, filmak zaharberritzeko xedea izango duen dirulaguntza akordioa aurkeztu berri du. Zaharberritzeko lanen hautagaitzak maiatzaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira.