Haritz Petralanda: “Gizon zurien bertsioa ezagutzen dugu”
Ibon Meñika eta Haritz Petralanda gazteek IPES Gizarte Ikerketarako Talde Eragileak abian jarritako Gernikaren egiak dokumentala osatu dute. Gernika bonbardatu zutela 80 urte bete diren honetan, jazotakoaren inguruko lekukotzak bildu nahi izan dituzte ikus-entzunezko formatuan, nagusiki, emakumeen eta herri-mugimenduen ahotsak goratuz. Proiektuaz mintzatu gara haiekin Durangoko Azokako Irudienea gunean egin duten aurkezpenaren harira.