16 lan aukeran, Kameratoia film laburren rallyaren 17. edizioan
Euskaltzaleen Topaguneak eta Lekeitioko Euskal Zine Bilerak elkarlanean antolatzen duten Kameratoia film laburren rallyaren deialdia azaroaren 12tik 14ra ospatu dute, eta orain, ikus-entzuleen epaia ezagutzea besterik ez da falta. Hilaren 18ra bitartean, aurkeztutako 16 film laburrei bozka emateko aukera dago.