Lekeition egingo dute gaur ‘Muga deitzen da pausoa’ filmaren aurrestreinaldia

Euskal Zine Bilerak, aurten Lekeitiok jasoko duten Ibilaldiarekin ekarlanean, Maider Oleaga bilbotarraren Muga deitzen da pausoa filmaren aurrestreinaldia egingo du gaur, maiatzaren 17an. Ikusgarri zinema aretoan egingo dute saioa, 19:30etik aurrera.