Zabalik da 2018ko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren deialdia

Europako eta Latinoamerikako zinemagintzaren topagunea eta erreferentziazko plataforma da urtero Donostia Zinemaldiarekin batera antolatzen duten Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa. Irailaren 23tik  26ra bitarte egingo dute aurten, Zinemaldia beraren markoan. Ekainaren 15era arte egongo da zabalik izena emateko epea.