Iberoamerikako zinema dokumentala eskainiko dute egunotan Bilbon Doctubre IB zikloaren baitan

http://youtu.be/m6Kju9andaw DOCSDF Mexiko Hiriko Zinema Dokumentalaren Jaialdiarekin elkarlanean, beronen zortzigarren edizioan aurkeztutako sei lan gurera ekarriko ditu BilbaoArtek Doctubre IB izeneko zikloan. Lehen hiru emanaldien ostean, beste hainbeste egingo dituzte datozen astelehen, astearte eta asteazkenean.