Zabalik da 12. Iberoamerikako Zinema Proiektuak Garatzeko Ikastaroan izena emateko epea

Fikziozko film luzeak, animaziozkoak eta dokumentalak osatzeko laguntza behar duten esperientziadun gidoigile, ekoizle eta zuzendariei bideratutako 12. Iberoamerikako Zinema Proiektuak Garatzeko Ikastaroa urriaren 5etik azaroaren 13ra egingo dute SGAEren Madrilgo egoitzan. Izena emateko epea martxoaren 4ra arte izango da zabalik.