‘Robot Dreams’ nagusi, Iberoamerikako Animazioaren Quirino Sarietan

Hiru sari jaso ditu Pablo Berger bilbotarrak zuzendu eta Lokiz Films ekoiztetxe nafarraren babesa duen proiektuak: film luze onena, soinu diseinu onena eta jatorrizko musika onena. Aldiz, ikusizko garapen onenaren saria irabazi du Sultanaren ametsa (Isabel Herguera) lanak.