Amaitu da ‘Agur Etxebeste!’ filmaren errodajea

Abuztuan hasi ziren lehen hartualdiak grabatzen, eta sei astez Bergaran, Irunen, Hondarribian, Eibarren, Pasaian eta Zinealdea estudioetan lanean ibili ostean, atzo amaitu zituzten Agur Etxebeste! filmaren errodaje lanak. Asier Altuna eta Telmo Esnal zinegileen gidaritzapean, 2019an estreinatuko da filma. ‘Agur Etxebeste!’ filmaren lan-taldea.

By |2019-05-15T12:35:45+02:009 urria, 2018|

Zer da Etxebeste familiaz?

Gogoan dituzue Etxebestetarrak? Zertan dabiltza hamairu urte beranduago? 2005ean aurkeztu zuten Aupa Etxebeste! filma Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek, eta egun, hamairu urte beranduago, haren bigarren zatian lanean ari direla aurreratu dute.  Agur Etxebeste! izena jasoko du oraingoan, eta uda partean hasiko dira grabatzen. Ramon Agirre, Elena Irureta, Paco Sagarzazu, Iban Garate, Iñaki Irastorza eta Patxi Gonzalez izan ziren, besteak beste, lehenengo lanaren protagonistak, eta oraingoa ere,

By |2019-05-15T12:47:33+02:0013 martxoa, 2018|
Go to Top