KIMUAK 2023: Aldarrikapen sozialen euskal habia

Iaz mende laurdena bete ostean, gogotsu aurkeztu dute KIMUAK katalogoko aukeraketa berria. Ohi bezala, Donostia Zinemaldiaren abaroan, euskal zinemagileek sortutako film labur iradokitzaileenak ikusteko aukera izan dugu, son handia eta ibilbide luzeko zuzendarienak, bereziki. Fikzioa gailendu bada ere, animazioak ere izan du tartetxoa; eta jorratutako gaien artean, gaur egun puri-purian dauden aldarrikapen sozialak izan dira nagusi -feminismoa, genero indarkeria, gizarte modernoaren krisi identitarioa, zaintza, lan-baldintzak-,

By |2023-10-02T15:40:41+02:0024 iraila, 2023|

2022ko Laburbiran erakutsiko dituzten 9 filmak argitu dituzte

Laburbira zirkuituaren XIX. edizioan euskarazko 9 film labur eskaintzeko aukera luzatu die Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herriko elkarte eta udalei. 2022ko otsailaren 25etik martxoaren 27ra bitartean ospatuko dute ekimena, eta hautatutako lanak erakutsi nahi dutenek otsailaren 11ra arte dute eskaera egiteko izen-emate epea zabalik.

By |2022-01-31T11:52:43+02:0031 urtarrila, 2022|

Iban del Camporen ‘Serendipia’ lana nagusi, 44. Euskal Zine Bileran

Iban del Campok zuzendutako Serendipia film laburra gailendu da aurtengo Euskal Zine Bileran. Azaroaren 27an eman zioten amaiera 44. edizioari, eta antolatzaileen hitzetan, genero eta izaera oso ezberdinetako lanak ikusi ahal izan dira: “Aniztasun horren bidez, istorio ikusgarri eta interesgarriez gozatzeko aukera egon da”.

By |2021-11-29T11:25:01+02:0029 azaroa, 2021|
Go to Top