Elkargik babesturiko 5.000€ko saria, Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroan

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartearen eta ELKARGIren artean 2022an hasitako akordio berritzearen fruitu, 5.000€-ko ordainsaria emango diote Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroan proiektu onenari. Ekimenera proiektuak aurkezteko deialdia zabalik dago ekainaren 30era arte.

By |2023-06-22T13:10:49+02:0022 ekaina, 2023|

Ekoizle eta aktoreen hitzarmen kolektiboa luzatzea onartu dute

2020ko urtarrilean onartu zuten Espainiako ikus-entzunezko sektorea ordezkatzen duten enpresa-erakundeek eta sindikatuek produktoreen eta haientzat zerbitzuak eskaintzen dituzten aktoreen arteko hitzarmen kolektiboa berretsi dute 2021eko abenduaren 31ra arte. Zineman, telebistan, publizitatean zein aurrekontu txikiko obretan jarduten duten aktoreen gutxieneko soldatak mantenduko dituzte.

By |2021-02-02T12:49:27+02:001 otsaila, 2021|

IBAIA elkarteak Zuzendaritza Batzordea berritu du

IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak iragan urriaren 16an Zuzendaritza Batzordea berritu zuela eman du aditzera. Hala, Leire Apellaniz (Sr&Sra) eta Aitor González de Langarica (Area Audiovisual) ekoizleak sartu berri dira biltzarrena Fernando Sari (esRec), Iñaki Gomezi (Irusoin) eta Joxe Portelari (Abra Prod) erreleboa eginez.

By |2020-10-22T14:12:19+02:0022 urria, 2020|

48 zinema-proiektu babestu zituen Eusko Jaurlaritzak 2019an

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 48 zinema-proiektu babestu zituen 2019. urtean, bere hiru diru-laguntza deialdi irekien bitartez. Azaldu dituzten datuen arabera, guztira, 2.664.000 euro bideratu zituen gidoien idazmena, ikus-entzunezko proiektuen garapena eta ikus-entzunezko ekoizpena babestea xede duten hiru laguntza-lerroetara.

By |2020-01-23T15:31:55+02:0023 urtarrila, 2020|
Go to Top