Hazparneko Zinegin Festibalaren 4. edizioa, euskarazko ekoizpenaren ‘arnasgune’
Bihar hasi eta igandera bitarte luzatuko da Hazparneko Zinegin Festibala. Euskarazko filmeak hedatu eta euskal kulturaren hatsgune izateko xedez jaio zen jaialdia 2012an, hiru eragileren eskutik: Eihartzea Kultur Etxea, Ttattola gaztetxea eta Haritz Barne zinema gela. Ordutik, makina bat fikziozko lan eta dokumental, film luze zein labur ikusi ahal izan dira, guztiak euskaraz.