Online programazioa jarriko du martxan Bilboko Fas zineklubak
Martxoko egitaraua bertan behera utzi behar izan zuten Bilboko Fas zineklubeko kideek, eta apirileko lehen asteak ere emanaldirik eskaini gabe igaro dituzte. Hala ere, aurrerantzean koronabirusaren pandemiak eragindako etenaldiari aurre egiteko prest azaldu dira, eta asteartero streaming bidez egingo dituzte saioak. Zineklubeko bazkideek posta bidez jasoko dituzte filma ikusi ahal izateko argibideak.