Estreinaldiak: Urriak 28

I, Daniel Blake Ken Loachen drama sozialak Cannesko zinema jaialdian Urrezko Palmorria eskuratu zuen, eta Donostia Zinemaldiko Perlak atalean ikusgai izan zen irailean. Filmeko protagonista Daniel Blake da, 59 urteko arotz ingelesa. Bihotzeko arazoak tarteko, gizarte laguntzak eskatu beharko ditu bizitzan aurrenekoz, nahiz eta administrazioak lana bilatzera derrigortuko duen. Hala, labirinto burokratikoan galduta amaituko du, Rachelek bezalaxe, harrera-etxe batera bidali ez dezaten, Londrestik 450 kilometrora

By |2016-11-02T15:19:34+02:0027 urria, 2016|

‘Pedaló’ dokumentalak irabazi du Euskal Zinemaren Irizar saria

Gaur gauean, 21:00etik aurrera, Kursaal aretoan egingo duten 64. Donostia Zinemaldiaren sari-banaketa ekitaldiaren aurretik, bertan banatuko dituzten hainbat sariren irabazleak aditzera eman dituzte, tartean, Euskal Zinemaren Irizar sariarena. Bada, aurtengoan, garaikurra Juan Palaciosek eskuratuko du, euskal kostaldetik eta pedaló baten gainean hiru lagunek egindako bidaiari buruzko Pedaló dokumentalari esker (Aritz Sorzabalek egindako kritika). https://vimeo.com/152455966 Horrez gain, ikuslearen saria Ken Loachen I, Daniel Blake drama gogorrak

By |2016-09-30T13:28:33+02:0024 iraila, 2016|

Zinemaldiko kritikak: ‘I, Daniel Blake’

Zuzendaria: Ken Loach Urtea: 2016 Herrialdea: Erresuma Batua Daniel Blake 59 urteko zurgina da. Bihotzekoa izan du, eta sendagilearengana joan da. Honek lanik ez egiteko esango dio, ongi osatu bitartean, eta Blakek gizarte-laguntza eskatu behar izan du bere bizitzan aurrenekoz. Gizonaren egoera aztertuko duen funtzionarioak, baina, beharren aritzeko gai dela esango dio, sendagileak baimenik eman ez dion arren. Eta isunik ez jasotzeko, lana bilatzera behartuko

By |2016-10-14T19:27:28+02:0021 iraila, 2016|

64. Donostia Zinemaldiko proposamenak!

Badator 64. Donostia Zinemaldia, ostiralean zapalduko dute aurrenekoz Kursaaleko alfonbra gorria izar, gonbidatu eta era guztietako ikus-entzuleek. Eta beste behin ere, ez da erraza izango filmen eskaintza zabalean murgildu eta norabide zuzenean igeri egitea. Dagoeneko hainbat sailetarako sarrerak agortu direla jakinarazi zuten atzo antolatzaileek, baina guk, zuei laguntzeko asmoz, gure proposamenen zerrenda helarazi nahi dizuegu, nola edo hala sarrerak lortzeko aukera duzuenontzat. Bat, bi eta hiru! Uretara!

By |2016-09-19T13:22:57+02:0013 iraila, 2016|

Ken Loach britainiarrak jaso du Cannesko Urrezko Palmorria

Bihotzeko baten ostean, dagokion pentsioa kobratzeko labirinto burokratiko batean aurrera egin beharko duen Daniel Blake zurginaren istorio xume eta zirraragarriak jaso du Cannesko jaialdiko sari nagusia. Epaimahaiaren Sari Nagusia, ostera, Xavier Dolan 27 urteko zuzendari kanadar gaztearentzat izan da, Juste la fin du monde lanagatik.

By |2016-06-13T13:05:45+02:0023 maiatza, 2016|
Go to Top