Punto de Vista 2022: ‘Self-Portrait: Fairy Tale in 47KM’ eta ‘Transparent, I am’

2011n jaio zen proiektuaren jarraipena da Mengqi Zhang zinemagile txinatarrak bart Punto de Vista jaialdiko sail ofizialean aurkeztutakoa. Bere burua filmatzeari ekin zion Self-Portrait With Three Women lanean, eta ostean zuzendu dituen hamar filmetatik bederatzitan aurki dezakegu bere nortasuna ezagutu nahian egindako barne bidaia, autoezagutza helburu duena. Negua iristearekin batera hurbildu da azken urteotan KM 47 herrira, bertakoak ditu senideak, eta ama zein amonarekin hasitako