Mane Cisnerosek jasoko du VI. Kresala saria
Donostiako Kresala zineklubak 2014az geroztik ematen duen Kresala saria Mane Cisneros programatzailearentzat izango da aurtengoan. Garaikurraren helburua ezkutuan geratzen diren profesional eta lanbideei ikusgarritasuna ematea da, baita beren bizitzak zinemari eskaini dioten pertsonak omentzea ere. Eta honenbestez, Zinema Afrikarraren Jaialdia sortu eta zuzentzen duen Cisnerosek jasoko du VI. garaikurra abenduaren 16ko ekitaldian.