‘Titane’ bortitzak eskuratu du Cannesko Urrezko Palma

Spike Lee buru duen epaimahaiak Julia Ducournauren Titane filmari eman dio aurtengo Cannesko zinema jaialdiko sari nagusia, indarkeria eta sexua uztartzen dituen proposamen arriskutsua goraipatuta. Bigarren emakumezkoa da Urrezko Palma eskuratzen, Jane Campionek 1993an The Piano filmarekin mugarria ezarri ostean. Zuzendari onenaren saria, aldiz, Leos Caraxentzat izan da, Annette bereziagatik.